Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzak eta Gizakia Herritar Fundazioa/ París 365ek urtero luza daitekeen akordio bat sinatu dute, Txokoaren eta Iruñeko Elkartasun Gida egitasmoen bideragarritasuna bermatzeko. Lehenengoak San Lorenzo kaleko jantoki solidarioan sustatzen diren ezohiko jarduera guztiak biltzen ditu, profesionalek koordinatuta eta erabiltzaileen parte-hartze aktiboarekin. Txokotik ateratzen den jarduera orok gizarte edo prestakuntza izaerako onura lortu nahi du Paris 365ean elikatzen diren erabiltzaileentzat, eta onura komunitarioa ere, jantokitik haratago auzoari mesede egiten diona.
Bestalde, Iruñeko Elkartasun Gida Paris 365eko bulegotik garatu zen proiektu bat da, baliabide sozialen informazio eskaerari modu praktikoan erantzuteko, batez ere Paris 365ek artatu ezin dituen eta kale egoeran dauden lagunengan pentsatuz. Horregatik, joan den otsailean, Gizakia Herritar Fundazioak mapa bat aurkeztu zuen informazio gida gisa, sei hizkuntzatan, eta gizartearen zerbitzura jarri zuen, www.paris365.org webguneko argitalpenen ataletik deskargatu eta inprimatu baitaiteke.
Hitzarmena sinatzean Juan Mari Ayechu Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkaria, Maite Jáuregui Nafarroako Rural Kutxako Burlatako bulegoko zuzendaria eta Josean Villanueva Oyarzábal Gizakia Herritar Fundazioko presidentea egon ziren.