Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Paris 365ek premiaz bi boluntariotza txanda betetzeko beharra dauka

Jarraian zehazten diren txandetako batean laguntza emateko interesik baduzu, mesedez, jarri harremanetan hemen: voluntariado@paris365.org edo 948 22 24 25.

1. TXANDA: TXOKOA

Noiz? Asteazkenero urtean zehar eta, gainera, ostegunetan irailera arte.

Zertan datza? Paris 365en jangelaren sarreran kokatua (San Lorentzo kalea 31, Iruñea), aisialdi  eta prestakuntza zentro bat da, kalteberatasun egoeran dauden pertsonei Interneterako, prentsarako, liburutegirako, liburuetarako, kultura eta aisialdi jardueretarako sarbidea ematea helburu duena, haien sustapena eta gizarteratzea errazteko. Boluntarioen txanda hau espazio hori zaintzen aritzean datza.

 

2. TXANDA: BARRA

Noiz? Astelehenetik ostiralera uztailan eta abuztuko azken astean, 9: 30etik 11:00etara.

Zertan datza? Zerbitzari boluntario txanda Pariseko barran, erabiltzaileei eta boluntarioei kafeak eta gosariak eskaintzeko.

Itxi