Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Paris 365ek sanferminetan itxiko du, baina elikadura duina bermatuz

Herritarren artean Paris 365 bezala ezaguna den Gizakia Herritar fundazioaren jangela eta despentsa solidarioek uztailaren 6tik 17ra bitartean (bi egunak barne) bere jardueran etenaldi bat egingo du Sanferminak direla eta. Itxierako 10 egun horietan, erakundeak elikadura duina bermatuko die baliabide horiek erabiltzen dituzten Iruñerriko pertsonei, hainbat aukeraren bitartez.

Datozen egunetan, despentsako familia guztiek, bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuz, janari eta oinarrizko produktuen saski bat jaso ahal izango dute. Sukaldatzeko aukera duten jangelako erabiltzaileei ere saskiak banatuko zaizkie.

Horrelakorik egin ezin duten jantokiko erabiltzailentzako, dela kalean daudelako, dela eragozten dien beste edozein egoeragatik, prozedura honako hau izango da: pertsona bakoitzak 60 euroko txartel bat izango du, nahi bezain beste erosketatan Eroskin gastatu ahal izango duena. Paris 365ek txartel horiek maiatzeko Zentimo Solidarioaren ekimenari esker lortu ditu. Kanpaina horren bidez, supermerkatuen kateko bezeroei kutxatik pasatzean kausa solidario bati 10 zentimo gehigarri emateko aukera eskaintzen zaie.

Horrela, Gizakia Herritar fundazioak urteko 365 egunetan elikadura duina eskaintzeko helburua betetzen jarraituko du, baita San Ferminetan ere, 2008an erakundea sortu zenetik urtez urte egin den bezala. Gogoratu beharra dago beste urte batzuetako Iruñeko jaietan Pariseko jangela ohiko taberna gisa erabili izan dela, baina oraingoan ez da horretarako irekiko. Paris 365en bigarren eskuko dendak ere itxita egongo dira.

BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA Uztailaren 18an Fundazioaren baliabide guztiek ohiko jarduerari ekingo diote berriro, baina erakundeak boluntariotzako txandak betetzeko dituen zailtasunekin, batez ere udari begira. Zentzu horretan, Gizakia Herritar fundazioak gizarteari dei egin nahi dio, informatu nahi duenak boluntariotza@paris365.org helbidera mezu bat idatziz edo 948 22 24 25 telefonora deituz egin dezan.

Itxi