Gutxieneko nutrizioa bermatu nahi dugu, 6 hilabetez eskura daitekeen asteko saski baten bidez. 60 familia artatzen ditugu aldi berean, hau da, 170 pertsona inguru. Horrez gain, elikadura osasungarria eramateko eta bertako produktuekin janaria prestatzen ikasteko prestakuntza-ikastaroak ere eskaintzen dira.
Funtzionamendua
Framilia bakoitzak asteko egun bat du biltegi solidarioa dagoen lokalera joan ahal izateko, Anelier pasealekuan, eta produktu freskoak zein ez galkorrak erosi ahal izateko. Entregatu beharreko elikagai kopurua familiaren tamainaren arabera zehazten da.
Familia bakoitzak, aurrez zehaztutako elikagai talde batzuen eta kantitate muga batzuen barruan, gehien gustatzen zaizkion edo behar dituen produktuak aukera ditzake, bere ohiturak kontuan hartuta. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan elikagaiak biltzeko gunea ere bada lokala.
Sarbidea
Adingabeak beren kargura dituzten eta despentsarako laguntza eskatzen duten pertsonek, lehenik eta behin, hitzordua izan behar dute Fundazioko gizarte langileekin. Horiek beren egoera baloratuko dute eta despentsarako sarbidea emango diete.