Zopa banatzeaz gain, laguntza eta jarraipena egiten da eta negua kalean igarotzeko material erabilgarriak eskaintzen dira, hala nola motxila, termoa, esterilla edo zaku termikoa.
Funtzionamendua
Fundazioaren boluntarioek astean hiru egunetan egiten dute ibilbidea furgonetan, eta etxerik gabeko pertsonek gaua igarotzen duten lekuetara hurbiltzen dira, hala nola ataripeetara edo kutxazain automatikoetara.
Sarbidea
Baliabide hori Iruñeko kalean eta eskualdean bizi diren pertsona guztiei ematen zaie, eta boluntarioak dira kolektibo horretara zuzenean hurbiltzen direnak.