Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Alemaniako mugimendu sozialistetako gazteek Paris 365 bisitatu dute

Entitate solidarioak eskertu egin du JungdemokratInnen/Junge Linke erakundeak Euskal Herriko ekonomia alternatiboko proiektuak ezagutzeko biran jangela solidarioa geldiune gisa aukeratu izana.

JungdemokratInnen/Junge Linke (demokrata gazteak/ezkerreko gazteak) mugimendu sozial, feminista eta ekologistak biltzen dituen erakundeko 22 gazte berlindarrek Paris 365 bisitatu zuten atzo. Taldea Berlinen egoitza duen prestakuntza politikoko erakunde independentea da. Alemaniako landerrek helduen hezkuntzari buruzko legediaren barruan onartutako hezkuntza programak eta prestakuntza politikoko bidaiak garatzen ditu, eta, horri esker, urtean ordaindutako aparteko 5 opor egun har ditzakete kideek.

Bisita, euskaraz eta gazteleraz bi hizkuntzak ezagutzen zituen eta interprete lanak egin zituen berlindar bati esker, Paris 365en lanaren azalpen bat izan zuen oinarri. Ondoren, galdera txanda bat izan zen, eta, bertan, gazteek interesa agertu zuten Pariseko autofinantzaketaren, elikadura-subiranotasunaren edo erabiltzaileen profilaren eta egoeraren inguruan.

Itxi