Paris 365eko kideak Erroko eskolan izan gara Haur eta Lehen Hezkuntzako 24 haurrekin gure lanari eta bereziki emakumeei eragiten dieten pobrezia faktoreen inguruko dinamikak egiteko.
Zuzendaritzak eta ikastetxeko irakasleek, trukean, haurren artean konpresak, tanpoiak, kopak eta antzeko beste produktu batzuk biltzea sustatu dute, eta horrela hilekoa ikasgelan landu ahal izan dute.
Gizakia Herritar Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie alde guztientzat aberasgarriak diren horrelako ekimenengatik, gainera, erakundearentzat zein erabiltzaileentzat ekonomikoki onuragarriak baitira.