Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Paris 365 jangela solidarioak denboraldi batez aurrez aurreko afariak emateari utziko dio

Idazki honen bidez, baliabide honen funtzionamendua azaldu nahi dugu salbuespenezko neurri honek irauten duen bitartean, bai eta hura ezartzera eraman gaituzten arrazoiak ere.

Ezer baino lehen argitu nahi dugu gure eginkizun nagusia, urteko 365 egunetan elikadura eta janzkera duina bermatzea beraien kabuz egin ezin dutenei, bere horretan jarraitzen duela. Arratsaldeko txandan jantokia aldi baterako itxi arren, gosariak eta bazkariak mantenduko dira. Otordu honetan, tupperrak banatuko zaizkie erabiltzaile guztiei eta aldez aurretik dinamika honen berri izango dute.

Erabaki hori gure erakundea lanez gainezka dagoelako hartu dugu. Instituzioek ez diete arreta osoa ematen pobrezia egoeran dauden Iruñeko eta Iruñerriko pertsona askori. Bitartean, Paris 365eko baliabideek ez dutenez hornidura nahikorik, gure erakundera hurbiltzen den jende askori beharrezko laguntza ukatzea besterik ez zaigu geratzen. Horren ondorioz, gero eta pertsona gehiago elkartzen dira jantoki solidarioaren sarreran, berehalako laguntzaren bila gehienetan, eta drogarekin trafikatzeko kasu batzuetan, bereziki afari txandetan.

Aipatu behar da txanda horiek boluntariotzarekin soilik betetzen direla. Horregatik erabaki dugu jantokia ixtea, bolondresen segurtasuna bermatzeko, bai eta bizilagunena edo gero eta ohikoagoak diren San Lorentzo kaleko drogen sal-erosketarekin zerikusirik ez duten erabiltzaileena ere. 

Idazki honen bidez, Paris 365eko afarien txanda aldi baterako ixteak sor ditzakeen galdera guztiak argitu izana espero dugu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizugu zure ulermenagatik eta elkartasunagatik. Halaber, sentitzen dugu egoera honek bizilagunei eta jantokiko erabiltzaileei eragindako eragozpenak.

Itxi