Bi hilabete baino gehiago afariak tupperretan banatzen eman ondoren, Paris 365ek Iruñeko San Lorentzo kaleko 31. zenbakiko jantoki solidarioan bere ohiko funtzionamenduari ekin dio berriro. Fundazioak uste du erabiltzaileentzat, boluntarioentzat eta bizilagunentzat beharrezkoa den bizikidetza eta segurtasuna berrezarri direla, eta, aldi berean, erakunde publikoekin eta auzoko kolektiboekin elkarlanean ari direla, etorkizunean ez dadin berriro urtarrilaren 27an iragarri zen salbuespenezko neurririk hartu behar.
Hauek dira berrirekitzea estali duten komunikabideak (argitalpenak dauden heinean loturak erantsiko ditugu):