Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sarea irabazi-asmorik gabeko erakundeen talde horizontala da. Gizartea pobreziaren eta bazterkeriaren inguruan sentsibilizatu nahi du, eta kalitatezko politika publiko parte hartzaileak, prebentiboak, egonkorrak eta globalak aldarrikatu eta bultzatu. Horretarako, Sareko kide diren erakundeen arteko elkarlana eta komunitateko beste sektore batzuen inplikazioa sustatu nahi ditu (hezkuntzako, osasuneko, gizarte-zerbitzuetako, beste GKE batzuetako profesionalak, politikariak, kazetariak, artistak...).
1 / 3