Gure jardueraz interesatzen diren erakundeen artean, askok proposatzen digute beren egoitzara zuzenean hurbiltzea gure lana azaltzeko, sentsibilizazio jardunaldi gisa. Ildo horretan, gaiak hitzaldiak eskatzen dituztenen interes zehatzen arabera moldatu ditzakegu, eta haien ezaugarrietara egokitu. Adibidez, Paris 365en lana, gure erabiltzaileen atzean dauden gizarte arazoak, pobreziak emakumeengan duen eragina, biztanleria migratzailea eta abar jorratu ditzakegu.
Horren truke, Paris 365en aldeko ekintza bat besterik ez dugu eskatzen, gure zerbitzua eskatzen duenaren aukera: diru ekarpen bat, bazkideak edo boluntarioak erakartzea, sareetan zabalpena, gure balioen inguruko hezkuntza proiektu bat, etab.
Gurekin harremanetan jar zaitezke 948 22 24 25 zenbakiaren bitartez (astelehen-ostiral, 10:00-14:00).